Musika. Chelsea Carmichael

'The River Doesn't Like Strangers'

Diskoetxea: Native Rebel Recordings.

2021eko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Britainia Handiko jazz garaikidearen ekosisteman diharduen saxofonista bat da Carmichael. The River Doesn't Like Strangers estreinako lana du, eta, Sons of Kemet proiektuko taldekide Shabaka Hutchingsen laguntzaz, orainean iltzatutako jazz disko bat egin du. Batzuetan, Afrikarako bidea hartzen du —There Is You And You-ren afrobeat joera—; besteetan, Jamaika du helmugan, free jazz oldarraldiekin jantzitako Myriad doinuko dub giroak, kasurako. Erritmoari, egiturari, energiari eta melodiei erreparatzen die, doako birtuosismoaren kalterako. Urte amaierako sorpresa izan daiteke. Oraingoz, online entzun daiteke, baina urte amaieran binilozko lan bikoitza eskuratu ahalko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.