Milan Andre Boronell

'Five Hundred Days'

Diskoetxea: Egilea editore.

Andoni Tolosa.
2021eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Lehenengo lan luze bikaina sinatu du Milan Andre Boronell kantari kanadarrak. Nahiz eta musika alorrean ez gehiegi sumatu haren erro afro-karibetar eta europarrak, bikain lantzen du folk giro oniriko eta gozoa. Ahotsa xuxurla da, eta gitarra akustikoak sareak eraikitzen ditu haren alderik lausoena azpimarratzeko. Esan daiteke geruzaz geruza eraikitako kantuak direla, baina oinarrian oso eskema sinplea dutela; melodia argi eta ederrak, gorputz handiko ahotsak, eta giroa indartzen duten hamaika aztarna eta soinu-ukitu. Ez da askoz ere gehiago behar udazkenerako primerakoa gertatuko den disko bat sortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.