Bady-Dorzhu Ondar

'Embodiments'

Diskoetxea: Ear Up Records.

Andoni Tolosa.
2022ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Siberia eta Mongolia artean dagoen errepublika da Tuva. Shainko kantariak eta, ondoren, Alash taldeak ezagutzera eman zuten mendebaldean bertako kantaera, eta zale ugari sorrarazi. Horretaz gain, ikertzen hasi ziren zer ibilbide egin zezakeen Tuvako herri musikak eragin garaikideekin uztartuta. Bide horri tinko heldu dio Bady-Dorzhu Ondarrek, Alash taldeko kantariak, bere lehen bakarkako lanean, non are gehiago nabarmentzen diren poparen, hip-hoparen eta musika beltzaren eraginak. Amsterdamen eta bertako musikariekin grabatutako kantu sorta dugu, eta alde horretatik libreago dabil kantariaren ahots guturala, musikalki askoz ere ohikoagoak diren elementuen laguntzaz. Oso ongi borobildutako lana da hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.