Musika. M. Ward

'What a Wonderful Industry'

Diskoetxea: M. Ward Records.

Andoni Tolosa.
2018ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Hartzen badugu folk pixka bat, pop apurrekin nahastu, country aleren bat gehitu, eta dena arriskuak bere gain hartzeko ikuspuntu ausartarekin (edo lotsagabearekin) nahastu... Bada, horrelako disko bikainak gerta daitezke, ala ez. Eskerrak M. Ward sinadura ikusiz gero baduzula nahiko ziurtasun baieztatzeko osagarri horiek guztiak kantu sorta, besterik ez bada, txinpartadunakbihurtuko direna. Beraz, baduzu arrazoi nahiko disko honi zure bizitzaren hiru ordu laurden eskaintzeko. Estimatuko duzula uste dut, zaila baita garaiotan hamabi kantu, bere horretan, hainbesteko zentzua hartzen duten disko batean topatzea. Kantu bakoitza single bat izan daiteke-eta. Egin proba, eta ikusiko duzue nola pop-folk estandarraren bideetan, oraindik badiren M. Ward bezalako bidelapurrak, gauza interesgarriakegiteko prest.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.