Musika. Urgatz

'Hori'

Argitalpena: Egilea editore.

2018ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Bibrazio afrodisiakoz beteriko lana dakartela diote Urgatz Bermeoko taldeko kideek. Lagun batek gomendatuta eta deskribapen horrek sortutako kuriositateaz hasi nintzen Hori entzuten, euren hirugarren diskoa. Post-punk eta rock doinuak dira nagusi, dantzagarri batzuetan eta zaratatsu besteetan, efektuz beteriko ahotsak ia garrasi zikin modukoekin, eta melodia lasaiak distortsionatuagoekin nahastuz. Sei abestiak nahiko laburrak badira ere, ongi landu dituzte, detailerik txikiena ere zainduz, entzuten hasi eta segituan kateatzen zaituen disko horietako bat osatuz. Melodia eta ahots anabasa honetan, batzuetan ezin etiketagarri egiten zaidala, konturatu naiz arrazoia dutela eta egiten dutena afrodisiakoa dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.