Musika. Makala & Jimmy Bidaurreta

'Descarga libre'

Diskoetxea: Orrua Diskak.

Andoni Tolosa.
2019ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Bueno, Descarga libre izeneko disko honetan badago nahiko gihar eta eskarmentu funk latinoko disko bat egiteko. Horren adabaki guztiekin: house, disko, hip-hop... Nonbait sumatu behar Jimmy Bidaurretaren eta Makalaren jakinduria. Nabarmena da gauzak argi dituztela, eta hori ezinbestekoa da oso generokoa gertatzen den diskoan. Ez da erronka makala, baina ez da lehena ez batentzat eta ez bestearentzat, eta ados, hau ez da Brooklyn eta ezta Londres ere, baina dantza musika inteligentea eta dotorea egiteko saio interesgarria da bien artean egindako hau. Zer gehiago esan...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.