Musika. Brymir

'Wings of Fire'

Diskoetxea: Out of Line Music.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2019ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Literatura eta zinema epiko zein fantastikoak goraldi nabarmena izan du azken urteetan. Game of Thrones telesaila da egungo fenomenoa. Aldiz, musika epikoak ez du sukarraldi bera sortzen. Erreferenteak, ordea, egon badaude, batez ere metal musikagintzan. Finlandiako Nightwish talde ezagunarekin batera bidea egin nahi duten bandak daude herrialde berean. Brymir da horietako bat, eta Wings of Fire hirugarren diskoa izango da, ondo bidean, urteko epikoena. Orkestrazio lana paregabea da hasieratik bukaeraraino. Oinarri horrekin bat egiten dute melodeath finak, folkak eta heavy metal sinfonikoak. Gloria in Regum eta Lament of the Ravenous abestiak aipatu telesaila baino epikoagoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.