Rombo

'Clara Montse Núria'

Diskoetxea: The Indian Runners.

Julen Azpitarte -

2019ko irailak 15
Lau urte igaro dira Rombo banda katalanak estreinako lan homonimoa atera zuenetik. Oraingoan, hirukote formatuan bueltatu da, Anna bateria jotzaileak taldea utzi baitu; egun, izenburuan jasotako Clara, Montse eta Nuria dira taldekide finkoak. Diskoak hemezortzi minutu irauten du, eta zortzi doinu biltzen ditu, 1980ko hamarkadako noise giroetatik eta lo-fi estetikatik edaten dutenak. Katalanez abestutako melodia itsaskorretan bildutako kantu sinpleak dira, baina, beren soiltasunean, entzulea harrapatzeko ahalmena erakusten dute, entzulearen melodiekiko sentiberatasuna gorabehera. David Rodriguezek (Beef, La Estrella de David, La Bien Querida) maisuki ekoitzia —oinarriak ere sartu ditu bateria ordezkatzeko—, lan xalo eta popzalea da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna