Helloween

'Helloween'

Diskoetxea: Nuclear Blast.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2021eko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Urteko heavy metal diskoa argitaratu dute. Zale sutsu eta kritikari askoren aurreikuspenak bete dituzte, nahiz eta batzuek gutxiesteko beharra sentitu. Hanburgoko Helloween power metal bandari aitortu behar zaio ordubete luzeko disko on eta interesgarria aurkeztu duela. Michael Kiske eta Kai Hansen musikarien 2016ko itzulerak jarraitzaileen urtetako eskaerari erantzun zion, eta taula gainean aro guztietako abeslariak elkartu ziren. Pumpkins United kantua grabatu eta zuzeneko gogoangarriak eman zituzten. Andi Deris da azken garaiko kantaria zein gidaria, eta ondo baino hobeto moldatu da beste biekin. Out for the Glory, Mass Pollution, Rise Without Chains eta Indestructible dira kalabaza gozoenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.