Deep Purple

'Turning to Crime'

Diskoetxea: EarMusic.

2021eko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Debuteko lanetik 53 urtera, hara non britainiarrek lehen bertsio diskoa argitaratu duten! Dozena bat piezatan —ia denak jatorrizkoak baino luzeagoak—arkeologia lanak egin dituzte 1957tik 1973ra bitarteko harribitxi sorta biltzean. Aukeraketan dago diskoaren merituetako bat, baita bere estilora bildutako pieza jostagarrietan ere. Xarma bereziko psikodelia ariketak (Cream, Yardbirds, Love), bluesa (Fleetwood Macen Oh well), hard rock ahaltsua (Bob Segerren Lucifer), boogiea, countrya, Bob Dylanen pieza ezkutu bat, rock-and-rolla (Mitch Ryder & the Detroit Wheels), eta txapela kentzera garamatzan medley distiratsua, Deep Purpleren dohain guztiak laburbiltzen dituena, Allman Brothers, Led Zeppelin edota Spencer Davies Groupen bertsioek osatutakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.