Musika. Vaudou Game

'Otodi'

Diskoetxea: Hor Casa Records.

Andoni Tolosa.
2018ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Nostalgia ariketa hutsa baino gehiago da Vaudou Gamerena. Togo eta Benin lurraldeetako vaudou tradizioari begiratzeko modua aldatu zuten hainbat musikari gaztek 1970eko hamarkadan, eta, ondorioz, musika dantzagarri, gihartsu eta batzuetan lisergikoa sortu zuten, eragin errodunak funk eta disco musikarekin nahastuz. Emaitzari —oraindik— darion dantzagarritasunaren adibide da Lyonen sortutako taldearen hirugarren lana. Erritmoz eta giro bilauez betea, inor geldirik utziko ez duen kantu sorta da; aski da intentzio pixka batekin dastatzea. Esandakoa, nostalgiatik harantzago doan proposamena da Peter Solo eta lagunena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.