Musika. Fetitxe

'Polyhedron'

Argitalpena: Egilea editore.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2018ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Hiru dimentsio baino gehiago ditu Arrigorriagako Fetitxe bandak. Aurpegi desberdinak, rock gogorraren geometria osatuz. Polyhedron diskoan zehar, pasarteak hainbat dira. Lausoak, biziak eta gordinak. Sustraiak 2016an bota zituzten, Bilbo Hiria Musika lehiaketaren Metal alorrean bigarren saria lortzean. Urte berean atera zuten Distantzien artean estreinako lana, eta ildo berari eutsi diote bigarrenean. Rock, stoner, metal zein doinu psikodelikoekin bidaia paregabeak marraztu dituzte. Riff batetik bestera, pauso sakonak emanez, eta distantziak laburtuz eta luzatuz. Grises eta Aukerak ezaugarri multzoak dira, eta baita diskoari izena ematen dion abestia ere. Lurra hil da utzi dute bukaerarako, poliedroa sendotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.