Musika. Natali

'Garena'

Argitalpena: Egilea editore.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2019ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Sormenari bide emateko itzuli zen Natali Izagirre AEBetan egindako egonalditik. Usurbilgo gazteak Garena lehendabiziko disko ausarta aurkeztu du. Ixak Arruti (Mendeku Itxua, Izeberg) musikari eta herrikidea izan du alboan hasieratik. Elkarrekin idatzi dituzte abestiak. Estilo bakarrera lerratu gabe, askotariko doinuen bilduma freskagarria osatu dute. Esaterako, sintetizadoreak, pop-rocka, reggaea eta gitarra solo heavy bat uztartu dituzte Hitzak ereserkian. Dena dela, denetarik probatu dute diskoan: funk alaia (Garena), soul ederra (Our song), americana pixka bat (Maita zaitez zu), rock-and-rolla (Step on the way) eta baita balada gozoa ere (Zure eskutik bada). Uztailaren 14an Bilboko Kobetamendin izango dira Berri Txarrak hirukoak antolatutako festa handian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.