Musika. J.S. Ondara

'Tales of America'

Diskoetxea: Verve.

Andoni Tolosa.
2019ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Ziurrenik, beste hamaika diskoren, artistaren, kanturen oihartzuna ekarriko dizu bururaJ.S. Ondara kenyarraren lehenengo disko honek. Mainstream kutsua duela ekoizpenak? Ados. Ezagunak egiten zaizkizun bideetatik dabilela songwritter-a? Eta zer? Hasierak txundituko zaitu, American Dream kantuaren folk-soul aire nabarmenarekin; edo hurrengoak, Torch Song-ek, bere folk-pop ukituarekin... Aspaldi diskoren batean sumatu dugun hasierarik ikusgarrienetakoa du Tales Of America honek. Gero, kantu-bildumak behera egingo du poliki-poliki, baina, hala eta guztiz ere, maila ederreko lana da, eta, egia esateko, oso zaila litzateke hasierako bi kantu horien maila mantentzea disko osoan zehar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.