Musika. Kau Kori Kura

'Mozorro gaua'

Argitalpena: Egilea editore.

Andoni Tolosa.
2019ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Dagoeneko Bandcamp plataforman eskuragarri dago Kau Koi Kuraren lan luze berria: Mozorro gaua. Umorea ardatz duen beste kantu sorta askotarikoa. Goierritarrek badakite ohikoak dituzten ezaugarriei etekin ederra ateratzen, lelo itsaskorrak, ukitu gaiztoko umore naif eta garaikidea, eta, batez ere, gitarrek protagonismoa hartzen duten kantuen barruko pop pultsio sotil hori, batzuetan oso nabarmen agertzen dena. Esan daiteke Mozorro gaua diskoan bi motatako kantuak daudela; batetik, elektronika ganberroan oinarritutakoak, eta, bestetik, pop argitsukoak. Barre egiteko baino gehiagorako balio duten kantuak egin dituzte, berriro ere, Kau Kori Kurakoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.