Musika. Myrkur

'Folkesange'

Diskoetxea: Relapse Records.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2020ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Sortzailearen askatasunak talka egiten du batzuetan musikazale zurrun eta itxiekin. Jarrera hori muturrera irits liteke, heriotza mehatxu bihurtzeraino. Amalie Brunn danimarkarrak ondo daki hori, eta Myrkur goitizenarekin metal doinuetan barneratu zenean askotariko kritikak jaso zituen. Pop-rocka jorratzetik zetorren 2014an black metala koro zainduekin eta folkarekin uztartu zituenean. Harrera ona izan zuten estreinako lan laburrak eta M lehen diskoak. Aldiz, batzuek soilik Brunnen iragana seinalatu zuten proposamena gaitzesteko. Folkesange hirugarren diskoak ere zeresana eman du, metala baztertu duelako. Sustraietara jo eta folk eskandinaviarraren edertasuna islatu du, danieraz abestuta. Tartean ganaduari deitzeko kulning kantaera darabil. Zoragarria, benetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.