Musika. Give Taker

'Anjimile'

Diskoetxea: Father/daughter Records.

Andoni Tolosa.
2020ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Sufjan Stevensen zalea amorratua omen da Bostongo kantaria. Ez zaizu harrigarria irudituko lehenengo lan luze honetako kantuak entzutean. Folk, kantautore, soul eta psikodelia apur bat suma daiteke kantu bilduma nahiko etereo honetan. Ahots fina eta sarkorra du, eta kantuetan sumatzen da bere malawiar erroen eragina, batik bat gitarren moldaketetan hainbat unetan. Ez da, ordea, disko erraza, melodiaz beteta baitago, pieza mamitsuak baitira guztiak; bere bizipen zuzenetik jasotako esperientziez beteta dago kantariaren jarduna, bi direlarik gai nagusiak: alkohol-menpekotasuna eta sexu-identitatea. Besteak beste, Anjimilek ez-bitarra dela aldarrikatzen baitu. Lasai entzutekoa, nahiz eta musikalki pentsatu baino aberatsagoa gertatu songwriter disko hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.