Musika. Song of Anhubis

'Reversed Reflection'

Diskoetxea: Rockshots Records.

Inaxio Esnola Aranzadi
2020ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Euskal Herritik kanpo topatu du babesa Song of Anhubis taldeak. Ezustean gertatu da, gainera. Mungiakoak zazpi kantuko lana digitalki hedatzen hasi ziren, Italiako diskoetxe baten eskaintza jaso zuten arte. Ondorioz, beste hiru abesti grabatu zituzten Reversed Reflection bigarren diskoa borobiltzeko. Pandemia garaian lortu dute aurrera egiteko formula. Metal gotiko zein sinfonikoari elementu garrantzitsu bat gehitu diote: elektronika. Horrela, abestiek beste freskotasun bat dute, elektronikaren erabilerarekin aberastu eta beste maila batera iritsi direlako. Lan berean jaso dituzte Persephone's Call eta Misantropia gotiko zein sinfonikoak, eta dark wave kutsua duen Suicide Nation aparta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.