Askoren artean

'From Kabul to Bamako'

Diskoetxea: Accords Croises.

Andoni Tolosa.
2022ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Duela bi urte, Sowal Diabi egitasmoa bultzatu zuen Said Assadi ekintzaile irandarrak. Haren funtsa, behartutako migratzaileen ekarpena jasotzen dituzten jendarteetan. Egitasmo horren isla musikala da From Kabul to Bamako izeneko diskoa. Mali, Iran, Kurdistan, Afganistan eta Frantziako zenbait musikarik parte hartu dute: Mamani Keita abeslari maliarra, Aida Nosrat kantari irandarra, Sogol Mirzaei laute jotzaile irandarra, Siar Hashimi tabla jotzaile afganiarra, Rusan Filiztek abeslari kurdua eta Arat Kilo ethio-jazz talde frantsesa, besteak beste. Emaitza nahiko borobila da, elkar ulertze musikal emankorra gertatzen baita horien guztien artean, klixeak alde batera utzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.