Musika. VOLA

'Applause of a Distant Crowd'

Diskoetxea: Mascot Records.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2019ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Pauso bat ematea bi norabidetan ulertzeko joera dago; aurrera edo atzera. Danimarkako VOLA talde progresibo interesgarriak aurrera egitea erabaki du Applause of a Distant Crowd bigarren diskoarekin. Metalaren soinutik aldendu, eta pop musikaren ekoizpenera igaro da. Ausartak izan dira. Estreinakoarekin sortzaile finak zirela erakutsi zuten, baina eboluzioak sakrifizioak dakartza. Batzuetan ez da asmatzen, baina ez da laukoaren kasua. Giro paregabeak sortu dituzte, pasarte aberatsez beterikoak. Ghosts kantuaren sintetizadoreak eta melodiak aise harrapatuko zaitu. Egia esan, abesti guztiekin gertatzen da horrelako zerbait. Lasai entzun eta gozatzeko diskoa sortu dute, eta martxoaren 13an Bilboko Kafe Antzokian izango ditugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.