Musika. Jamie Cullum

'Taller'

Diskoetxea: Island Records.

2019ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Bost urteko isiltasunaren ondoren dator Jamie Cullumen Taller, bere etxean bertan konposatu eta grabatu duen lana. Hasierako jazz musikatik oraindik arrastorik gelditzen bazaio ere, aspaldi pasatu zen doinu poperoagoetara, publiko oraindik zabalagoarengana iritsiz; eta hala jarraitzen du, musikalki hazten eta zabaltzen. Pianoaren ezinbesteko laguntzaz, eta, hura oinarritzat hartuta, talde osoa dauka inguruan abestiak osatzeko, eta lortu du, beste behin, abesti goxo eta dantzagarrien arteko oreka lortzea, eta efektuz eta geruzaz beteriko abestiek soinu naturala izatea. Lehen aipatutako jazz eta baita soul ukituak ere bazter guztietan nabari dira, baina, azken boladan bezala, pop disko borobil baten aurrean gaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.