Musika. Sahra Halgan

'Waa Dardaaran'

Diskoetxea: Buda musique.

Andoni Tolosa.
2019ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Zaila izaten da, batzuetan, ekintzailea eta musikaria ezberdintzea. Horixe gertatzen da Sahra Halgan somaliarrarekin. Urteak daramatza Somalia existitzen dela azaltzen, bai musikaren eta bai adierazpenen bidetik. Hauxe du bigarren diskoa, eta aurrekoarekin lortutako oihartzuna gainditzeko bidean da. Hirukote formatuan aritzen da, eta nabarmena da afrika zuri eta beltzaren arteko mugan sortutakoa dela. Basamortuko gitarra elektrikoak eta oihaneko erritmoak, bi zutabe horien gainean eraikita dago kantu-bilduma hau, eta azpiegitura borobiltzeko kantariaren ahots bikaina dugu; gozoa, gordina, indartsua. Afrikar musikaren gaineko topikoak hausteko balio duen disko horietako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.