Musika. John Dealer & The Coconuts

'Red Lights Stories'

Diskoetxea: Egilea editore.

2021eko apirilaren 11
00:00
Entzun
Urtearekin batera argitaratu zuten John Dealer & The Coconuts legazpiarrek euren lan berria. Rock and rollaren zaleak direnek —eskandinaviarrarenak batez ere— oso gustura entzungo dute zortzi abestiz osaturiko taldearen hirugarren lan hau; aurrekoaren ildotik dator, baina ñabardura ezberdin batzuk izanik, euren ibilbidean gero eta helduago direla erakusten du, baina aurreko lanetako freskotasun eta indarra bere horretan mantendu dute. Riff itsaskorrez beterik, ahots melodikoak oso lan entzunerraza egiten du, eta dantza egiteko horrenbesteko gogoa daukagun bolada honetan, play botoiari eman eta saltoka hastera gonbidatzen zaituen horietakoa da. Eman diezaiogun, bada, bolumenari, eta has dadila festa!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.