Musika. Aro

'Banoa'

Diskoetxea: Egilea editore.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2021eko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Badator bakarkako bideari hasiera emateko. Lasarte-Oriako Aroa Lasa abeslari eta dantzariak Banoa estreinako lan laburra aurkeztu du. Arramazka rock taldearekin ezagutu genion ahotsa, baina urrats propioa bestelakoa du. Kantaera lasai eta goxoarekin ageri zaigu, lehen pertsonan eta nahiko biluzik, pop doinu atseginekin batera. Minetik zerbait ederra sortu eta korapiloak askatzeko modua topatu duela adierazi du. Hori dena albokoen babesarekin lortu du, eta, bereziki, Gartxot Unsain musikari eta lehengusuari esker. Haren laguntza izan du sormenean, eta ekoizpenaz ere arduratu da. Bost dira askatu dituen kantuak, barrenetik atera zaizkionak. Galdera eta hausnarketa zenbait plazaratzen ditu, belarrira ez ezik bihotzera ere iristen direnak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.