Iron Maiden

'Senjutsu'

Disko etxea: Parlophone.

`Senjutsu'. Iron Maiden. BERRIA.
2021eko urriaren 17a
00:00
Entzun
Estudioko hamazazpigarren lan honek ez dakar sorpresa handirik azken urteotan taldea jarraitu dugunontzat: kantu gero eta luzeagoak, garapen instrumental amaiezinak, errepika garbien hutsunea... Britainiarrek bere marka txertatzea lortu dute lan honetan, noski, baina iraganeko lan gehienen ondoan apur bat ahul gelditzen da. Arte grafiko zoragarriak, maisuki landutako liburuxkak eta han-hemenka lortutako momentu inspiratuek (teklatuen presentzia gozagarria, gitarra soloren bat, atmosfera epikoak) kalitatezko produktu bat egiten duten arren, 81 minutuko lan honi hogei minutu kenduz gero indartsuagoa eta zuzenagoa izango litzake. Lost in a Lost World, Days of Future Past eta Hell on eErth maiestatikoak, ordea, maisutasun traza eleganteak dauzkate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.