Musika. Buffalo

'Ulu'

Argitalpena: Egilea editore.

2018ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Buffalo talde zarauztarra jazz hirukote instrumentala dela esanez gero, batek baino gehiagok jazz puruko talde bat irudikatuko du, inprobisazioz beteriko solo izugarriak egiten dituzten horietakoa. Bada, ahaztu horrelakoak, jazz hirukotea izateaz gain, beste hainbat gauza baita Buffalo, rockarekin nahastu eta gitarrak, baxuak eta bateriak duten indarra baliatuz, intentsitateekin jolastu eta entzulea beste dimentsio batera eramateko gaitasuna erakusten baitute. Ulu lana zazpi abestiz osatua dago, eta era analogikoan grabatu dute, zuzenekoetan biziko duguna etxeko bozgorailuetara ekarriz. Hasieratik harrapatzen zaituen lana da, etxean lasai entzutekoa, baina baita bolumena igo eta kotxean bidaia luze bat egitekoa ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.