Musika. Childrain

'The Silver Ghost'

Diskoetxea: Graviton Music Services

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2019ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Bidaia astrala, munduari begirakoa. Gasteizko Childrain taldeak nazioarterako jauzia egin nahi du The Silver Ghost hirugarren diskoarekin. IƱigo eta Iker Bengoa anaien erronkarik handiena da, eta urteetan landuriko proposamena findu dute zinez erakargarri bihurtzeraino. Mikel Gomez bateriaren erritmo zainduek aberastu dute azken emaitza, eta bederatzi abesti hauekin arnasa hartu dutela azpimarratu behar da. Wake the Ghost, Interstellar eta Omega kantuak aurkeztu ahala jabetu ziren asko izan duten eboluzioaz. Musikagintzari eta metal doinuei bereziki ekarpen interesgarria egin diote. Urteko harribitxietako bat izango da, zalantzarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.