Musika. Saia Goait

'Saia Goait'

Argitalpena: Egilea editore.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2019ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Ibilbide bati bukaera eman aurretik abiatu zuten Saia Goait taldea. Rockeranzko joera indartu dute Jon Antxustegi eta BeƱat Perales musikariek, Kraussk! banda atzean utzita. Mutrikuko laukoak sei kantuko lehen diskoa plazaratu du. Ondo grabatu dituzte euren herriko AME estudioetan, eta eroso jarri dira euskarazko rock gartsua lantzeko. Maiz ikusi izan diogu Antxustegiri Willis Drummond taldearen kamiseta soinean, eta ezin uka lapurtarren eragina nabari dela abestietan. Peralesek, berriz, ahots erregistro berri eta interesgarriak azaleratu ditu. Taldearen izen bereko abestiak lerro paralelo ugari ditu. Kuraia faltan duenak Sushi-rekin gozatuko du, kutsu gogorragoa dute Ekhidistantzia-k eta Abiadan bikainak, eta ereserkia stoner zaporeko Mina da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.