Musika. Jenny Sturgeon

'The Living Mountain'

Diskoetxea: Hudson Records.

Andoni Tolosa.
2020ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Zer gauza ederra den disko batek biluztasunarekin harrapatu eta ihes egiten ez dizunean uzten. Ez da askotan gertatzen, baina txori batzuen kantuek irekitzen dute Jenny Sturgeon kantari eskoziarraren lan berria, The Living Mountain. Nam Shepperd idazlearen izen bereko liburuaren bertsio musikala dela esan daiteke, eta natura du ardatz, bai gaietan, eta baita janzkera musikal—utzi ditxosozko hitza erabiltzen— minimalistan ere. Ahots eder eta esanguratsua, gitarra akustikoa, txeloa, biolina eta baxu sotila. Apal hasi eta apal bukatzen den lan bat da Sturgeonena, askok musika organikotzat joko dutena, baina hiru hitzekin defini daitekeena; folk disko puska.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.