Musika. Chantal Acda

'Saturday Moon'

Diskoetxea: Glitterbeat.

Andoni Tolosa.
2021eko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Argitaratu dute jada Chantal Acda Herbehereetako kantariaren seigarren lan luzea, Saturday Moon. Dream popa,psikodelia, folka eta musika etnikoak, horiek dira haren musikaren puntu kardinalak, eta diskoaren arabera aldatzen doa bakoitzaren presentzia. Adibidez, azken honetan, folkago agertuko zaigu, gozora jotzen duen ekoizpen akustikoak lagunduta erabat. Hala eta guztiz ere, ez dira falta bestelako ukituak, baina sekula itzalik egin gabe inoiz baino samurrago agertzen zaigun ahotsari, agian kantaria luzitzeko modukoerritmo geldoko kantuz beteta dagoelako diskoa. Ederra, benetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.