Musika. Circling Time
'Kutcha Edwards'
Aspaldi hasi zen kantuan Kutcha Edwards, 1991n, Australiako musika indigenarentzat erreferentzia izan zen Watbalimba taldearekin, hain zuzen ere. Orduz geroztik uztartu egin ditu aborigenen eskubideen aldeko militantzia eta ibilbide musikal gero eta arrakastatsuagoa. Kontrakoa pentsa daitekeen arren, haren bakarkako laugarrena den disko honetan, ez dago musika tradizionalaren arrastorik, ez dago didgeridoorik. Alderantziz, ahots sakon eta apur bat keztatua duen Crooner bat da kantu sorta honetan protagonista. Balada eta erritmo geldoetan bikain moldatzen den kantari eskarmentatua. Ea baliagarria den alderaketa; Nick Cave eta Van Morrisonen erdibideko punturen batean koka daiteke kantu hauei darien zapore lodia, sakona.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.