DeWolff
'Love, death & in between'
Jada hamabost urteko ibilbidea duen taldeak 1970eko hamarkadako rock unibertsoa guztiz barneratua du. Bluesera gerturatzen direnean (Mr. Garbage man) guztiz sinesgarriak eta gozagarriak diren arren, soul izpiritua da azken lan honetan gailentzen dena: Heart Stopping Kinda Show, Counterfeit Love, Gilded... Soularen txertatze honek ez du, ordea, Humble Pie bezalako taldeen oldarkortasunik. Melodia goxoagoak lantzen dituzte, eta batzuetan gospelera ere hurbiltzen dira. Lan honetan instrumentazio aberatsagoa landu dute: hammonda, flauta, haize instrumentuak eta korista sekzio berri bat. Akaso, guztien gainetik hamasei minututik gorako Rosita aukeratuko genuke: zentzumenentzako gozamena eta Night Train single garbiaren kalitatezko osagarria.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.