Musika. Mayra Andrade

'Manga'

Diskoetxea: Sony Music.

Andoni Tolosa.
2019ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Abidjan eta Paris artean grabatutako disko berrian, Cabo Verdeko kantariak apustu argia egin du egun Afrika mendebaldean nagusi diren joera urbanoetara hurbiltzeko. Horretarako, Nigeria eta Boli Kostako hainbat musikari gazteren laguntza eduki du. Kreoleraz eta portugesez kantatutako disko honetan, ordea, nabarmen agertzen dira, hizkuntzaz gain, Cabo Verdeko herri-musikaren hainbat ezaugarri: melodia argi eta kulunkariak, ahots gozoak... Beraz, kantariaren bosgarren honetan, uztarketa ederra dago ohituta gaituen giro akustiko bareen eta moldaketa —batzuetan— elektriko/elektronikoen artean. Edozein modutara, fina da emaitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.