Musika. Vision Divine

'When all the heroes are dead'

Diskoetxea: Scarlet Records.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2019ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Carlo Andrea Magnani musikari italiarra Olaf Thorsen ezizenarekin egin da ezaguna. Labyrinth erreferenteekin, 1990eko hamarkadan Italian sortu zen power metal melodikoaren belaunaldia ezagutu zuen. Dena dela, Vision Divine proiektu pertsonalarekin bide interesgarriagoa landu du. Fabio Lione abeslariarekin kaleratu zituen lehen bi diskoak apartak dira. Orain, hasierako maila berreskuratu du When all the heroes are dead estudioko zortzigarren lanarekin. Ivan Giannini abeslari berri bezain apartak Magnaniren inspirazio unea indartu du. Horren eredu da The 26th Machine abesti zoragarria. Heavy metal, power metal zein hard rock melodikoaren alorrean freskotasuna duten lanak topatzea ez da erraza. Thorsen jaunak, ordea, lortu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.