Musika. Camille Granlien

'Jen gär i tusen tanker'

Diskoetxea: Ta:lik records.

Andoni Tolosa.
2019ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Lehenengo diskoa kaleratu zuenetik 2005ean, ibilbide emankorra egin du kantari norvegiarrak. Hauxe du bakarkako zazpigarrena, eta sekulako gozamena da kantatzen entzutea. Norvegiako herri musika du langai, eta folk ingelesaren estiloko moldaketa minimalistarekin janzten ditu ahots indartsu eta bikainak protagonismo ia osoa hartzen duten kantuak. Pianoa du lagun disko honetan, eta oinarri ezin hobea gertatzen da kantariarentzat, bere isiltasun eta lerro melodiko sinpleekin indarra gehitzen baitie, berez, ahotsarekin bakarrik indartsu diren kantuei. Bai, sekulako gozamena da horrela kantatzen entzutea, eta ez da batere astuna gertatzen. Ez duzu arriskurik hartuko disko hau entzuterakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.