Musika. Kiwi Jr. ?

'Football Money'

Diskoetxea: Mint Records.

2020ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Kanadako talde gazte honen estreinako lan luzea iazko indie disko onenen goiko postuetan kokatu da, merezimendu osoz. Pavement taldearen ondaretik nabarmenki edaten duten hamar kantu fresko bildu ditu laukoteak diskoan. Antipodetako pop ikurren itzala ere agerikoa da —bandaren izenari erreparatzea baino ez dago—. Hori dela eta, Rolling Blackouts Coastal Fever taldearekin lotu daiteke kanadarren proposamena, baina Kiwi Jr. taldearen doinuen egiturak bihurriagoak dira, ezustez josiak. Eragin klasikoak ere antzeman daitezke, tartean R.E.M. eta Modern Lovers. Emaitza gitarra eta melodiekin moldatutako 30 minutu popzale dira. Aurten iritsi da nire belarrietara, baina ez da disko-jogailutik ateratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.