Musika. JS Ondara

'Folk N' Roll, Vol 1: Tales of Isolation'

Diskoetxea: Verve.

Andoni Tolosa.
2020ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Egia da, Kenyako kantautorearen bigarren disko luzearen lehen entzunaldian, Dylanekiko gehiegizko zorraren aztarnak uzten dizkizu. Bide batez, azken aldian ezagutarazten ari diren kantautore gazte askoren gaitz bera da hori. Baina eman beste aukera bat, eta entzun berriro isolamenduan eta isolamenduaz idatzitako kantu-sorta hau. Orduan hasiko zara kantari bikain honen ahotsaren aberastasuna sumatzen. Bigarren entzunaldiak aurrejuzguak gainditzeko balioko dizu, eta Ondara jauna Dylanen imitatzaile soila baino askoz ere gehiago dela konturatzeko. Hirugarrenean zer gertatzen den ez dizuet esango, hobe duzue zuek deskubritu. Etorkizun handia du aurretik, ikusi behar nondik jotzen duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.