Musika. Ànteros

'… y en paz la oscuridad'

Diskoetxea: Aloud Music.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2020ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Besarkada bero baten parekoa da ...y en paz la ocuridad. Bartzelonan finkaturiko Ànteros bandak argi-ilunen arteko oreka ekargarria jaso du bigarren diskoan. Toundra, Syberia, Viva Belgrado eta Erroma taldeetako kideek sortu zuten, eta Euskal Herriarekin lotura du. Endika Pikabea gipuzkoarra gitarra eta abeslarietako bat da. Krilin bandarekin bereziki trebatu zen gurean, eta Bartzelonan nabarmen hazi da. Ànterosek post aurrizkia eta hardcore, rock zein metal atzizkia darama soinean, eta askotariko intentsitate zein istantekin lortzen dute entzulea besarkatzea. Gozagarria da zortzi kantuen lan instrumentala, esperimentala eta zuzena. Gitarren jolasak, efektuak, garrasiak, bihurrikeriak eta une lasaiak. Ultravioleta azken piezak ondo laburbiltzen du boskotearen ekarpena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.