Musika. Nahawa Doumbia

'Kanawa'

Diskoetxea: Avesome Tapes of Africa.

Andoni Tolosa.
2021eko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Maliko Wassalou eskualdea kantari bikainen harrobia gertatu da azken urteetan. Denek ez dute, ordea, nazioarte mailan sekulako ospea lortu duen Oumou Sangareren zorte bera eduki. Nahawa Doumbia da horren adibide garbia. Emakume honen ibilbide musikala Mendebaldeko entzulearentzat ezezagunagoa izanda ere, artista handia da Doumbia, eta Wassalou musikaren alerik berezkoenak topa daitezke oraintsu kaleratu duen Kanawa disko berrian. Urte askotako isiltasun diskografikoa hausten duen lan gozagarria da. Bidea ireki zuen aitzindariarekiko zorrak kitatzeko modurik onena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.