Musika. Lou Barlow

'Reason to Live'

Diskoetxea: Joyful Noise Recordings.

Andoni Tolosa.
2021eko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Sortzen dituen lanen heldutasunak adierazten badu artistaren jakinduriaren neurria, Lou Barlow sorkuntzaren mailarik gorenean kokatu beharko genuke. Horixe adierazten du, berriro ere, aurreko bakarkako diskotik sei urte igaro ondoren kaleratutako honek. Itxura zakar eta, ustez, landugabearen atzean, pop musikaz jositako hamazazpi folk kantu bikain daude. Barlowk ez du ezer agertu beharrik, aspaldi utzi zuen bere sinadura rockaren historian; agian, horrek ematen dion lasaitasunak erraztu egiten dio horrelako lan biribilak kaleratu ahal izatea. Horixe da kantu bilduma honek eragiten duen asetasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.