Musika. Novalima

'Ch'usay'

Diskoetxea: Wonderwheel Recordings.

Andoni Tolosa.
2018ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Dagoeneko iritsi da talde peruarraren zazpigarren lan luzea —birnahasketekin osatutako hirurak alde batera utzita—. Orain arteko bideari eusten badiote ere —musika afro-peruarra eta elektronika uztartzea—, oraingo honetan nabarmena da hip-hoparen presentzia hainbat kantutan. Horretarako, Kumar kubatar raperoaren laguntza izan dute. Horretaz gain, Esteban Copete marinbaren maisu kolonbiarraren ekarpenak ere nabarmentzen dira, azken diskoak baino anitzagoa gertatzen den Ch'usay honetan. Hamabost urte bete ditu taldeak, horren harira kaleratu dute disko berria. Maila mantentzen jarraitzen badute, iraundezatela beste hamabost urte, benetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.