Musika. 17 Hippies

'Kirschenzeit'

Diskoetxea: Ren A Poet.

Andoni Tolosa.
2018ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Hemeretzigarrena dute Berlinekoek, eta zerbait badute aipagarria, euren buruarekiko fideltasuna da horixe bera. Taldearen hastapenetan bezala, jarri easy listening apur bat, gehitu fanfare musika, nahastu filmetako soinu bandekiko zaletasuna, izpiritu akustikoa gehitu, umore pittin bat ere bai, eta nahastu guztia malenkonia kutsua duen ukitu batekin. Ez zait bururatzen modu hoberik 17 Hippies taldearen musika definitzen saiatzeko. Horixe da Kirschenzeit azken honetan topatuko duzuna, ez gehiago baina, batez ere, ezta gutxiagorik ere. Ez badituzu ezagutzen, zeren esperoan zaude? Ezagutzen badituzu, ongi dakizu zer espero dezakezun. Eta benetan, oraingo honetan ere, ez dizute huts egingo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.