Musika. Christine Salem

'Mersi'

Diskoetxea: Blue Fanal.

Andoni Tolosa.
2021eko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Hirugarren disko luzea du Christine Salemek. Reunion irlako kantaria emakume bakanetakoa omen da Maloya estiloa lantzen. Ahots indartsua eta nortasun handia du oholtzan Salemek, ezinbestekoak biak ala biak leku bat egiteko generoaren erakusleihoetan. Mersi disko berriak, ordea, harantzago doan artista erakusten digu. Horrela erakusten digute rock eta pop eraginek, herri musika bereganatzeko moduek, eta mendebalde/Afrika zubi musikal labainkorrean ez irristatzeko erabaki irmoak. Dena dela, haren ahotsak zein Afrikak Indiako Ozeanoarekin bat egiten duen esparru horretako zaporeek egiten dute interesgarri disko hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.