Piztiak

'XXX'

Diskoetxea: Buztenbaltza.

2022ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Ondarroarrek 30 urteko ibilbidea goitik behera errepasatu dute, diskoz disko eta era oso proportzionatuan, hemeretzi kapitulu dauzkan bilduma gozagarri honekin. Popa ulertzeko modu sofistikatua eta rockarekiko eta poesiarekiko maitasunak (hor daude Kirmen Uriberen letrak) gure talderik berezienetako bat bihurtu dute. Diskoan, besteak beste, hasierako pop iluna (Beltza, Itzulia), berezko nortasuna garatzen hasi zirenekoa (Ikaraz), rock-and-roll intentsuaren garaiak (Kaletik at) edota heldutasun liluragarridun harribitxiak (Euriaren zain, Bixitxi marabilli re, Ametsik ederrena) dasta ditzakegu. Gainera, bi kantu berri ere grabatu dituzte: hard rock kutsua eta atmosfera introspektiboa duen Barrun barrukuk, eta malenkonia baikor eta hilezkorra irradiatzen dituen Begietara begiratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.