Musika. Oso Leone

'Gallery Love'

Diskoetxea: Apollo Records.

2019ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Oso Leone talde mallorcarrak baditu hainbat jarraitzaile geurean ere, eta bagenuen gogoa haien lan berria entzuteko, bost urte luze pasatu baitira azkenekotik. Beti egin duten gisara, oraingoan ere, neurri batean denboraren eraginez ziurrenik, eboluzio bat erakutsi dute, taldearen esentzia berezkoa mantenduz; baina hasierako folk ilun eta geroagoko rock haien azalak erantzi, eta sintetizadore pisutsuz beteriko pop hipnotizagarriz beteriko azal berria atera zaie, sugeak bailiran. Hamaika abestitan zehar burbuila batean sarraraziko gaitu lan honek, atmosfera batzuetan ilun, baina betiere bereziz inguraturik. Lehen entzunalditik jada harrapatu arren, zenbat eta gehiago aditu, guztiz liluratzeko moduko lana da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.