Musika. The Reflectors

'First Impression'

Diskoetxea: Burger Records & Time For Action Records.

2020ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Los Angeles hiriko laukotearen iraupen luzeko lehen disko hau bolo-bolo dabil mundu osoko power pop zaleen artean, grabazioan bidutako hamaika kantuek lan kanonikoa osatzen baitute, nonbaiten irakurri dudan legez. Hala, entzuleak makina bat aldiz entzundako ahots melodia eta riff gitarra jasoko ditu, baina elementu horiek maisuki uztartuta datoz, eta gauza bakoitza dagokion tokian dago, betiere, power pop obra zehatza eraikitzeko helburuarekin. Erreferenteak agerikoa dira, Buzzcocks eta The Undertones klasiko britainiarrak edo herrikide dituzten Plimsouls ahaltsuak. Champagne izeneko abestiak energia handiko pop erreinuko zerura eramango zaitu.

[youtube]https://youtu.be/eM9GD3-HFLk[/youtube]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.