Mäirü

'Mäirü'

Diskoetxea: Egilea editore.

2022ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Ohikoa ez zaigun proposamen bat dakarkigu Mäirü talde ziburutarrak. Bederatzi pertsonaz osaturiko orkestra txiki eta bitxi baten eran, txalaparta, perkusio, sintetizadore, gitarra, bateria, harmonium indiar, ttunttun, boz, zeharkako flauta eta ahotsekin osatuta. Esperimentaziotik asko duen musika egiten dute: herri kantatik edandakoa musika elektronikoarekin eta erritmo dantzagarriekin nahasten dute lehen lan luze honetako 11 abestietan. Taldekideek amets egin eta dantzatzeko den bidaia galaktiko, bukoliko eta mistiko gisa definitu dute, eta arrazoirik ez zaie falta, norberaren mundura —edo beste mundu batera— eramaten baitute doinuek entzulea, dantzan gustura aritzeko mundu horretara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.