Azoka

Tomateari eskainitako eguna

2018ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Tomatearen astea egiten ari dira Aretxabaletan (Gipuzkoa), eta gaur izango da egun handia. 11:00etan hasita, tomate azoka egingo dute Durana Kalean. Landarearekin lotutako zalantzak argitzeko, Jakoba Errekondoren kontsulta zabalik izango da, 11:30ean hasita. Hainbat lehiaketa ere egingo dituzte: batetik, ortu lehiaketa; bestetik, tomate erakusketaren lehiaketa; eta azkenik, tomateekin egindako zopa hotzen lehiaketa. Horien guztien sariak 14:00etan banatuko dituzte. Horrez gain, tomate zopa eta tomateekin egindako pintxoak dastatzeko aukera egongo da, 12:00etan. Tomate pintxoaren ibilbidea ere egingo dute herrian zehar.

Tomatearen astea

Gaur, 11:00etan hasita, Aretxabaletan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.