Dantza

Itzuli da festa Ortzaizera

2022ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Hiru urteren ondoren, berriz egin ahal izango dute Ortzaizeko kabalkada (Nafarroa Beherea). Bihar eta irailaren 24an, herriko Urzaiz elkarteak Plazatik Harat! kabalkada eskainiko du. 16:00etan hasi eta arratsalde osoan zehar, antzerki eta dantza ikuskizun batek hartuko ditu Ortzaizeko kaleak. Antzina, kabalkadetan hainbat gai lantzen ziren, baina batez ere agerian uzten zituzten herrietan zeuden arazoak. Kabalkaden gaur egungo helburu nagusietako bat, berriz, herritar guztien arteko elkartasuna eta babesa sustatzea eta bermatzea da.

Kabalkada

Bihar eta irailaren 24an, 16:00etan hasita, Ortzaizen (Nafarroa Beherea).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.