Jaia

Pikillo piperraren festa handia

2022ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Urtero legez, Lodosako (Nafarroa) herritarrek piperraren festa ospatuko dute asteburu honetan. Gaur eguerdian hasiko dira ekitaldiak, Lodosako pikillo piperren plantazio batean. Amaia Romero musikariari aurtengo Zilarrezko Pikillo saria emango diote. Izan ere, Iruñean jaio zen, baina Lodosarekin familia harremanak ditu. Goiz osoan, herriko pasealekuan artisau eta gastronomia produktuen azoka handi bat egingo da, eta Lodosako Merkatarien Elkartearen saltokiak izango dira. Herritarrek eta bisitariek piper freskoak zein erreak erosi ahal izango dituzte bertan.

Piperraren eguna

Gaur eguerdian hasi eta biharbitarte, Lodosan (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.